XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jazoera bat
Irakurri ondoren kontatu zure lagunei.

Antzeztu.

GAZTE bat, abade egin barri eta urduri ere bai, sermoia egikeran nahastu egin zan eta hauxe esan eban: Eleiztar maiteok, Jesukristok bi mila ogi eta bost mila arrainez, zazpi lagun bete zituan.

Hau entzun ondoren korupeko eskilaretan egoan lotsabako batek erantzun eutsan: Hori neuk ere egingo neuke.

Abadeak lotsari itzala hartu eban.

Hurrengo urtea ere heldu zan eta sermoi bardina egin behar.

Oraingoan ondo gertatuta ekarren sermoia abadeak eta iazko lotsaria bihurtu nahi eutsan lotsabako hari.

Hasi eban sermoia ta... - Kristau bihotzekook: Jesukristok ogi bi ta bost arrainez bost mila lagun bete ebazan.

Zuk, koropeko horrek egingo zeunke ala?.

- Bai errez.

Abadeak: Zelan?.

- Iazko hondakinak hartuta.